XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jakin dezagun: Ama Birjiña
bertsolaria genduan,
aingeruakin bertsok kantatzen
autsi egiten zituan
.

Ori esateko nun artzen ote du oiñarri?

Ebanjelioak dionez, Ama Birjiñak, Magnificat kantatuz agurtu omen zuan bere leengusu Santa Isabel, bisitaz joan zitzaionean.

Kantu berri bat sortu, alegia. Ortik, beraz, dudarik gabe.

Dana dala, zera ikusten da argi eta garbi: Aiako alaba onek gauza miresgarritzat daukala bertsolari-sena; eta, orregatik, Zeruko Erregiña ere doai orrekin apaindua ikusi nai duala.

Oztopo bat izan nuan asi aurretik.

Auspoa-ren liburuetan, luze-zabaleko neurriak ala eskatzen dutelako, lau zortziko nagusi sartzen ditugu orrialdeko.

Baiña 1.532 bertso launaka banatuta, 383 orrialde ematen zituan.

Ortaz gaiñera, sarrerak, itzaurrea, atal-etenak, argazkiren bat edo beste, arkibidea... Lareun orrialde baiño geiago, beraz.

Geiegi, dudarik gabe, liburu baterako.

Bi liburu orduan? Etzan erdibitze ori batere komeni. Zer egin?

Bertsoak bi zutabetan jarri ote zitezkean probatzen asi nintzan orduan.

Auspoa-k luze-zabalean neurri berriak asi berriak ditu, eta ori gure asmoen alde zetorren.

Letra-tamaiña txikixeagoa jarri nion; eta beste letra-mota bat ere bai: leen bookman-light izenekoa, eta orain helvetica, au estuxeagoa da eta.

Orrela, zortzi bertso sartu aal izan ditugu orrialdeko, liburuaren loditasuna erdiraiño jetxiz.

Irakurtzeko erosotasuna agian pixkaren bat galdu bada ere, liburu guzia ale batean eskeintzea askoz ere mesede aundiagoa dala uste degu.

Sor Justinaren izkuntza, amazazpi urterekin konbentura joan zan ezkero, beraren jaioterri Aian eta jaiotetxe Zialtzetan ikasi zuana da noski.